viernes, 21 de julio de 2006

Garzon vs. Garzon

Garzon izeneko musika taldeak jakinarazpen bat jaso zuen pasa den uztailaren 18an Baltasar Garzon epailearen izenean. Taldeari zazpi egun baino lehen beren web gunearen (www.superjuez.com) izena aldatzeko eskatu diote, epailearen irudian esku-sartzea direla argudiatuta. Gainera Baltasar Garzoni buruzko edozein aipu kentzeko eskatu diote.
Taldearen erantzuna berehala heldu da: "Geure buruari izen hori jarri genionean bihotz-bihotzez omenaldia egin nahi genion gaur egun hain baztertuta dauden zenbait kontzepturi -zintzotasuna, aurrerakoitasuna eta umiltasuna- berriz balioa eman dien gizon handi bati". Horregatik, eta "gaizki-ulertze handia" zuzentzeko, taldeak izena aldatzea erabaki du. Hemendik aurrera Grande Marlaska izango da pop talde honen izena.

Erabakia, beraien esanetan, ez da Espainiako justizian duten konfiantza faltarengatik -"Garzon epailea izateak eta O.J. Simpsonek baino abokatu gehiago edukitzeak ez du ezer esan nahi"- denborak emandako "epaiarengatik" baizik.

Informazio gehiago: www.superjuez.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario